NBA All-Star Game

NBA All-Star Game (euskaraz NBAko Izar Guztien Jokoa) urtero NBA All-Star Weekend deritzon asteburuko igandean jokatu ohi den saskibaloi partida da. Honetan, aurrez aukeratutako NBAko jokalari onenek Ekialde eta Mendebaldeko konferentzietako talde banatan banataturik jokatu ohi dute. Partidako jokalari onenari MVP saria ematen zaio (All-Star Game Most Valuable Player, All-Star Partidako Jokalari Baliotsuena).

Partidaren helburua da ikusleei ikuskizuna eskaintzea. Lagunarteko partida izanagatik, jokalariak gogo biziz lehiatzen dira, irabazteko ahalegin betean, emaitza historiarako erregistratua gelditzen baita. 1951ko urriaren 2an Boston Garden estadioan jokatu zen lehenbiziko NBA All-Star partida; ordutik aurrera urtero jokatu izan da.

Bestalde, NBA All-Star Weekend asteburuko larunbatean beste hainbat lehiaketa ere jokatzen dira, ospetsuenak hiru dira: Slam Dunk Contest edo NBAko Birrintze Lehiaketa, Three-Point Contest edo Hiruko Lehiaketa, eta Skills Challenge edo Trebezia Dema.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy